Burlatako Kultura aniztasunaren eguna

Larunbat honetan Burlatako kultura aniztasunaren eguna ospatuko dute udal parkean ala, euria eginez gero, Erripagañako karpan.

Egitarauari dagokionez, 5:30etan aurkezpena izanen da, Iosu Marti agitatzaile musikalaren eskutik. Ondoren, 6ak laurden gutxitan, Peruko la klave orkestra arituko da eszenatokian. Honen ostean, 7ak laurden gutxitan, euskal dantza eta abestien erakustaldia eskainiko du Axular taldeak. Behin hau bukatuta, 7:15etan, Tai Chi erakustaldiaren txanda izanen da, Txuang Yi maisuaren eta bere ikasleen eskutik. Beranduago, 8ak laurden gutxitan, bailoterapia erakustaldia egongo da Cesar Tascon eta bere ikasleen eskutik. 8:15etan, poesia and pouring izeneko ikuskizuna eskainiko dute; anfasen poesia errezitaldia aniztasunaren omenez, Luz Solartek poesia horietan oinarritutako pouring konposizio bat egiten duen bitartean. Gero, wayra musika taldeak hartuko du erreleboa, Ekuadorreko musika tradizionala eskainiz. 9:30tan, deko and Lmk bi abesti joko dituzte eta azkenik, 10etan,  KATANGA DUBek itxiko du eguna, Eszenako soinu unibertsoak eta Kolonbiako Karibeko landa eta hiri erritmoak uztartzen dituen taldeak.

Ekitaldiak dirauen bitartean, gainera, workshopak eta bestelako ekintzak eginen dira alde batean, agertokiaren azpian, Burlatako kultura-aniztasunaren dinamikako zenbait jarduera erakusteko eta jendeak parte aktiboki hartu ahal izateko. Eta hori gutxi balitz, ondoko beste gune batean, txikiendako Gurutze gorriak antolatutako Munduko jolasak eginen dituzte arratsaldeko 6etatik 8etara.

Jarduera guztietarako sarrera doakoa da. Eserlekuak ez dira aldez aurretik erreserbatuko. Jendearendako gunea mugatuta egonen da eta ekitaldiak hasi baino 20 minutu lehenago irekiko da.

Date

2021 Ira 18
Expired!

Time

17:30

Kokapena

Udal parkea
Burlata
Go to Top