IKUSKIZUNA: Hogei Berriro
Maiatzaren 28an, ostirala, Hogei Berriro izeneko ikuskizuna eskaniko dute arratsaldeko 8etan kultur etxean. Txuma Flamarique nafar gitarrista ospetsuaren proiektu berria da eta, Maite txurruka eta Jon Uribeetxeberriarekin batera Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Itoiz, Hertzainak, Ruper Ordorika, Xabier Lete eta abarren klasikoak berrikusten arituko dira. Sarrerek 3 euroko prezioa dute aurretik eta 5 eurokoa lehiatilan bertan