Joxemiel Bidador poesia taldea

Euskarazko poesia jorratzeko asmoz, hilabete bakoitzeko azkeneko asteartean, arratsaldeko 7,00etan biltzen da Joxemiel Bidador poesia taldea Nafar Ateneoaren baitan. Euskaraz egindako poesia izanen da mintzagai. Taldea irekia da eta Nafar Ateneoko kide ez denak ere ateak zabalik ditu.

Hilabete honetan Yannis Ritssos poeta grekoaren lana landuko da, Joannes Jauregik egindako itzulpenaren bitartez.

On linehttps://meet.jit.si/JoxeMielBidadorPoesiaTaldea

Dinamizatzailea: Ines Castiella Imaz, Vocal de Euskera y Cultura Popular / Euskera eta Euskal kultur eleduna

Go to Top