Xaloa Komunitatea

Xaloa Komunitatea, Nafartar euskaldunon komunitatea da. Gure kultura, paisaia, ohitura, ekitaldi eta herri ekimenak partekatzeko lekua.

Komunitatearen parte izan eta zure inguruan antolatzen den ekitaldi edo ekimenen berri eman nahi baduzu edo Nafarroako argazki edo bideo ederrak partekatu nahi badituzu, bi modu dituzu:

  1. WHATSAPP edo TELEGRAM bidez, 654 689 523 zenbakira
  2. Azpiko formularioan informazioa bidaliz

Jasotako edukiak Xaloa Telebistan edo/eta Xaloaren web orri eta sare sozialetan zabalduko dira.

ZOZKETA: 2021eko ekainak 1etik uztailaren 31 bitartean edukiak bidaltzen dituztenen artean, Iruñeko Caravinagre jatetxean 2 lagunentzako 2 otordu ZOZKETAtuko ditugu!

Ikusi zozketaren oinarriak hemen.

    Irakurri eta onartzen dut webgune honen lege oharra eta pribatutasun politika.
    Irakurri eta onartzen ditut Zozketaren Oinarriak

    Arduraduna: Asociación Cultural Xaloa Kultur Elkartea

    Helburua: Egindako eskaera erantzun

    Eskubideak: Zure datu pertsonalak eskatzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea duzu.

    Informazioa gehiago: pribatutasun politika.

    1. SARIAK: Iruñeko Caravinagre jatetxean, 2 lagunentzako 2 otordu zozketatuko dira

    2. 2021eko ekainak 1 eta Uztailak 31 bitartean jasotako edukiak sartuko dira

    3. Zozketan parte hartzeko, edukiak, argazkiak edo bideoak bidali behar dira Xaloako whatssapera (654 689 523) edo web orriko formulario bidez (emailez bidalitako komunikazioak ez dira sartuko)

    4. Partehartzea doakoa izanen da

    5. Parte-hartzea modu pertsonalean egin behar da, hau da elkarteak eta entitateak ez dira zozketan sartzen ahal

    6. Edukiek, BALDINTZA hauek bete beharko dituzte

      1. Nafarroako albiste, ekitaldi, argazki edo bideoak izan behar dira
      2. Informazioa:
        • Euskara hutsean izan behar da
        • Erreala eta eguneratua izan behar du
      3. Bideoak:
        • 30 segundu eta 3 minutu arteko iraupena izan behar dute
        • Horizontalean grabatuak egon behar dute, mp4 formatuan
        • Bideoak originalak izan behar dute
        • Non grabatua den zehaztu beharko da

                   4. Argazkiak:                

          • Argazkiak originalak izan behar dute
          • jpg formatuan egon behar dute eta 1000 x 500 pixel eduki behar dute guttienez
          • Non hartuak diren zehaztu beharko da

    7. Erabiltzaile bakoitzak nahi adina eduki bidali ditzake, bidalketa bakoitzarekin zenbaki bat lortuko lukeelarik

    8. Ezingo zaie bertze pertsona, entitate, erlijio, pentsamolde, sexu izaera edo bertze edozein motatako izakiei errespeturik galdu

    9. Ez da birao edo hitz desegokirik onartuko eta oinarrizko giza jokabide eta arauak errespetatu beharko dira

    10. Ez da publizitaterik onartuko

    11. ZOZKETAREN FUNTZIONAMENDUA:

    • Onartuak izan diren edukiek zenbaki bat jasoko dute formulagailuan jarritako email helbidean edo bidalitako whatssap zenbakian
    • Abuztuaren 10ean, eguerdiko 12:00etan, zozketa eginen da zuzenean Xaloa Telebistako Facebook-eko orrialdean
    • Xaloa Telebistako aurkezle batek, zenbaki guztiak loteria-ontzi batean sartuko ditu eta irabazleak izanen diren bi zenbakiak eta ordezkoak izango diren bertze bi zenbaki aterako ditu
    • Egunean bertan saiatuko da bi irabazleekin kontaktatzen, formulagailuan jarritako email helbidean edo bidalitako whatssap zenbakian
    • Momentuan erantzungo ez balute, kontaktatzeko bertze bi saiakera egingo dira eta aste baten barruan partehartzailearen erantzunik ez badago, saria galduko du eta ordezkoei emango zaie, prozedimendu berdina erabiliz
    • Irabazleen izena eta abizenak, Xaloaren sare sozialetan agertuko dira
    • Sariaz disfrutatu ahal izateko, otorduaren erreserba Xaloaren whatsapp zenbakian egingo da (48 ordu lehenago guttienez) eta Xaloa arduratuko da Caravinagre jatetxean erreserba egiteaz (Aukeratutako egunean jatetxeak lekurik izango ez balu, bertze egun batera aldatuko da).
    • Xaloak irabazleari erreserba konfirmartu arte itxoin behar da, erreserba bukatutzat emateko. Konfirmaziorik jaso ezean, ezin da ziurtatu lekurik izanen denik.
    • Ez da derrigorrezkoa saria partehartzaileak berak disfrutatzea, honek, norbaiti ematea erabaki dezake (Hau espreski adierazi beharko da erreserba egiteko momentuan, onuradunaren izena eta kontaktu zenbakia emanez)
    • Saria aprobetxatzeko epea, 2021eko azaroaren 10an bukatzen da

    12. Luzapena edo galarazpena: Zehazturiko data eta orduan, ezinbesteko kausaren bat gertatuko balitz, zozketak luzapena edo garalazpena jasan dezake

    13. Irabazleak sariaren erabilpen txarra egingo balu, antolakuntza ez da honen arduraduna izango

    14. Bidalitako edukiak, Xaloa Telebistan edo/eta Xaloaren web orri eta sare sozialetan zabalduko dira, antolakuntzak erabakitzen duenaren arabera

    15. Partaideen izena eta abizenak, dagokion edukiaren ondoan argitaratuko dira aipaturiko plataformetan

    16. Antolakuntzak, partaideen datu pertsonalak aipaturiko helburuekin bakarrik erabiliko ditu, Datuen babeserako legeari egokituz (ikusi pribatutasun politika)

    17. Kontaktua edo erreklamazioak: 654 689 523 (Whatsapp)

    18. Antolatzailea: “Asociación Xaloa Telebista”, Santa Maria Kalea, 39, 2-C , 31720 Oronoz (Baztan). CIF: 072658621B. xaloatb@gmail.com