Zure eskualdean ze berri

Berri ofizialak ezagutzen dituzu, baina, zure inguruan egitan zer gertatzen ari den ezagutu nahi duzu?

Zu zeu berriemaile

Zure inguruan antolatzen den ekitaldi edo ekimen baten berri eman nahi duzu?

Bidali zure bideoa edo informazioa formulario bidez edo whatsapp bidez 654 689 523 zenbakira.

Ikusi xehetasunak eta baldintzak hemen.

    Irakurri eta onartzen dut webgune honen lege oharra eta pribatutasun politika.

    Arduraduna: Asociación Cultural Xaloa Kultur Elkartea

    Helburua: Egindako eskaera erantzun

    Eskubideak: Zure datu pertsonalak eskatzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea duzu.

    Informazioa gehiago: pribatutasun politika.

    1. Zure inguruan antolatzen den ekitaldi, albiste edo ekimen baten berri emateko bi modu dituzu:
      1. Grabatu zeure burua albistearen berri ematen, bideo labur batean.
      2. Bidali albiste edo ekimenaren informazioa eta gu arduratuko gara informazioari forma eman eta hedatzeaz.
    2. Baldintza hauek betetzen dituzten bideo eta informazioak bakarrik onartuko dira:
      1. Iruñerria, Baztan, Bertizarana edo Malerrekako albiste edo ekimenak izan behar dira.
      2. Bideoek, 30 segundu eta 3 minutu arteko iraupena izan behar dute.
      3. Euskara hutsean izan behar da.
      4. Formatua: Bideoak horizontalean grabatuak egon beharko dira eta kalitate minimo bat izan beharko dute.
      5. Informazioa erreala eta eguneratua izan behar da.
      6. Ezingo zaie bertze pertsona, entitate, erlijio, pentsamolde, sexu izaera edo bertze edozein motatako izakiei errespeturik galdu.
      7. Ez da birao edo hitz desegokirik onartuko eta oinarrizko giza jokabide eta arauak errespetatu beharko dira.
      8. Ezin da publizitaterik egin.
    3. Bidali bideoa edo informazioa Xaloa telebistara, bi modu hauetako batean:
      1. Web orriko formularioa betez eta bideoa edo informazioa atxikiz
      2. Whatsapp bidez 654 68 95 23 zenbakira
    4. Xaloa Telebistak, egokitzat jotzen dituen informazioak eta bideoak bakarrik hedatzeko eskubidea gordetzen du, erabakitako egunean eta plataforman.