22 milioi euroko inbertsioa eginez, Lanbide Heziketako zentro bakarra eraikiko da Oronozen. Lanen lizitazioa hilabete bukaerarako ateratzea aurreikusten da. Eskualdeko osasun zentroetan zazpi mediku berri hasiko direla iragarri dute: lehen mailako arretako lau mediku, landa-larrialdietako bi mediku eta Elizondoko osasun
zentrorako pediatra bat.