NOR GARA

1997an Xaloa Telebistak Baztan-Bertizarana-Malerrekan hasi zuen bere ibilbidea, irabazi asmorik gabeko elkarte bezala.

2013an, proiektua garatu eta euskararen normalizazioan laguntzeko, jauzi kualitatiboa egin zen eta Iruñerrian ere emititzeko lizentzia lortu zen.

Sorreratik, helburu nagusi batek bultzatu du bere jarduna: euskarazko telebista zerbitzu hurbila eta publikoa eskeintzea ikusleei.

Xaloa telebistaren arima, hurrengo balore hauetan oinarritzen da:

  • Euskararekiko konpromisoa Nafarroan: Xaloa telebistako saio guztiak euskara hutsean egiten dira eta lan prozedimenduak ere, ahal den guztietan euskaraz burutzen dira.
  • Hurbiltasuna: Albiste eta saioen helburua, bertze moduan ezagutuko ez ziren hurbileko albiste eta ekimen ttikiak ezagutara ematea da.
  • Naturaltasuna: Itxurakeria alde batera uztea balorea bihurtu den honetan, xaloa telebistan agertzen diren pertsonen naturaltasuna, bere nortasunaren parte da.
  • Komunikabide bat baino gehiago: Hurbileko informazioa  hedatzeaz gain, gizarte zerbitzu osagarria ere bada Xaloa, bertako eragileekin lankidetzan aritzen baita.

Harremanetarako formularioa

    Irakurri eta onartzen dut webgune honen lege oharra eta pribatutasun politika.

    Arduraduna: Asociación Cultural Xaloa Kultur Elkartea

    Helburua: Egindako eskaera erantzun

    Eskubideak: Zure datu pertsonalak eskatzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea duzu.

    Informazioa gehiagopribatutasun politika.

    Non gaude

    ORONOZ-MUGAIRI

    BERRIOZAR