ERAKUSKETA: Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian

Kondestablearen jauregiak ‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’ erakusketa hartuko du. Bertan 1960 eta 2019 bitarte Espainian izandako terrorismoaren inguruan argitaratutako egunkarietako azalak, binetak, argazkiak eta objektuak bilduta daude. Terrorismoaren Biktimen Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioak ekoiztuta, erakusketak Nafarroari eskainitako kapitulu berezia dauka eta, biktimen eta haien familien begiradatik egindako ibilbidea izan nahi du, halako moduz ezen ikusleak lagun izanen baitituzte atentatua baino lehenagotik erailketa gertatu eta zenbait urtetara eta haren ondorioek izandako eragin iraunkorrean.

Erakusketak biktimen bizipenak gizarte osoari gerturatzea du xede, eta, bereziki, 60ko hamarkadan herrialdea astindu zuen indarkeria gogoratzen ez duten gazteei; izan ere, 1.300 hildako baino gehiago eragin ditu geroztik.

‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’ erakusketa ibiltaria da eta Iruñean bisitatzen ahalko da ekainaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 22:00etara, larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, Kondestablearen jauregiko (Kale nagusia, 2) patioan eta ezkaratzean.

Date

2021 Mai 04
Expired!

Time

08:30

Kokapena

Kondestable Jauregia
Iruña
Kategoriak
Go to Top