HERRI KIROLAK: Aizkora eta arpana txapelketak

2021eko azaroaren 19an ondorengo Herri Kirol Txapelketak jokatuko dira Donezteben (Ezkurra pilotalekua), arratsaldeko 18:00etan.

 

EUSKAL HERRIKO III. MAILAKO AIZKORA TXAPELKETAREN FINALA

Moztu beharreko enborrak: Hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako.

Aizkolariak:

–          Jokin Urretabizkaia (Gi)

–          Julen Gabirondo (Gi)

–          Xuban Kañamares (Na)

–          Andoni Iruregatoiena (Gi)

–          Patxi Mindegia (Na)

–          Suharri Rodriguez (Gi)

 

NAFARROAKO I. MAILAKO AIZKORA – JAITSIERA KANPORAKETA

Parte hartzaileak: Iban Resano eta Oier Kañamares

Urriaren 2an Nafarroako I. Mailako Aizkora Kanporaketa jokatu zen Lekunberrin. Kanporaketa honetan Oier Kañamaresek ezin izan zuen parte hartu, lesionatuta zegoelako (medikuaren agiria aurkeztu zuen).

Azken sailkatuak (Iban Resano), maila mantentzearren, Kañamaresen aurkako Jaitsiera kanporaketa eskatu zuen Federazioan.

Proba irabazten duenak lehen mailan jarraituko du; galtzen duenak aldiz, bigarren mailara jaitsiko da.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

 

NAFARROAKO GIZONEZKOEN ARPANA TXAPELKETA

Lana: Etzanda jarritako kanaerdiko enborrean 14 epai eta zutik jarritakoan 4 epai

Parte hartzaileak:

–          Josetxo Barberenea eta Iñaki Barberena

–          Adrian Berruezo eta Alberto Oteiza

–          Lur Gil eta Iker Goldarazena

Date

2021 Aza 19
Expired!

Time

18:00

Kokapena

Ezkurra pilotalekua
Doneztebe
Go to Top