Ingurumenaren Munduko Eguna

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen denez, Eguesibarren zenbait jarduera antolatu dituzte tematika honekin lotuta, musutruk eta denei irekita. Fauna eta flora ibilbidea eta ornitologiaren hastapenak eginen dituzte Sarrigurenen; eta familia-orientazioa Gorraizen. Gainera, Eliako kontzejuan uraren ibilbidea eginen dute 10etan hasita. Jarduera irekiak diren arren, aldez aurretik inskripzioak egin behar dira online eta gainera, hauen inguruko informazio guztia ere irakurtzeko aukera dago.

Go to Top