JOTA JAIALDIA

Heldu den abenduaren 12an, igandearekin, Gabon Joten Jaialdiaren bigarren edizioa eginen da Berriobeitin. Emanaldia Artikako María de Maeztu Kultur Etxean izanen da, 18:30ean hasita. Hona hemen parte-hartzaileak: Brotes de Encina abesbatza eta dantza taldea, Nafarroako Jota Eskola, Tuterako Udal Dantza Taldea eta Camino Martínezen Jota Eskola (Tutera).
Jaialdiaren ezaugarri nagusia da Eguberri giroko jotak kantatu eta dantzatuko direla, hau da, dantzak eginkizun garrantzitsua ere izanen du emanaldi bakoitzean. Berriobeitiko Udalak eta Navarjota elkarteak antolaturik, jaialdiak Nafarroako jota zabaldu eta sustatu nahi du.
Sarrera doan izanen da, aurrez gonbidapena hartuta. Gonbidapenak eskuragarri daude Berriobeitiko Udalaren webgunean (www.berrioplano.es) eta Artikako María de Maeztu Kultur Etxean.
Jaialdiaren lehen edizioa 2019an egin zen, harrera ona izan zuen, baina pandemiaren ondorioz, iaz ez zuen jarraipenik izan. Aurten bai, ordea, eta antolatzaileek gogo biziz lan egin dute bigarren edizioa ere ongi ateratzeko. Zalantzarik gabe, Berriobeitiko Gabon Joten Jaialdiak iraun eginen du eta urteko hitzordu garrantzitsua izanen da udalaren kultur programazioaren barnean.

Go to Top