Malerrekari itzulia bizikletaz

Datorren ekainaren 5ean, larunbata, Malerrekari itzulia bizikletaz prestatu du Erreka Kirol Elkarteak.
8:30etan abiatuko da Doneztebeko Pepas kafetegitik eta ibilbide hau eginen dute: Doneztebe, Oieregi, Narbarte, Legasa, Gaztelu, Donamaria, Oiz, Urroz, Labaien, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Zubieta, Ituren eta Elgorriagatik igarota, berriz ere Donezteben helmugaratzeko.

Go to Top