Musika solidarioaren zikloa
Bihar, musika solidarioaren zikloaren barne, “Duintasunaren bidea” kontzertua eskainiko dute Gani Mirzo Band eta Ibrahin Keivok arratsaldeko 7etan kultur etxean. Kurdistango mendietan barrena egindako bidaia solidarioa izango da kontzertua, estilo pertsonalean Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak batzea lortu duena. Sarrerak 6 eurotan eskuratu daitezke aurretik eta 8 eurotan lehiatilan bertan.
Ostegunean,eta zikloarekin jarraituz, “Armonías para después de una guerra” dokumentala proiektatuko dute eta ondoren solasaldia izanen da; beti ere, 7etan kultur etxean. Dokumentalaren ondoren, Mugarik Gabeko Musikariak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin izanen da solasaldia, Siriaren iparraldeko errefuxiatuen guneetako Musika-tresnen Bankua eta musika-tresnen bilketa kanpainari buruz.