TAILERRA: Lehenengo hilekoetarako kit praktikoa

“Lehenengo hilekoetarako kit praktikoa” tailerra ere eginen dute ekainaren 4 eta 11n, ostiralak, arratsaldeko 5:30etan hasita Ugazten. Nerabeentzako tailer hau Eva Rosinok emanen du, doakoa da, eta interesa duen orori dago zuzendua. Hilerokoa, hilerokoaren faseak eta norbere gorputzari buruz jakin nahi den guztia modu dinamiko eta dibertigarrian ikasiko da; Hilerokoaren zikloan zaintzeko aukera ezberdinez hitz egingo dute; Konpresa, tanpoi eta pilulaz gain, beste aukerak ere daudela ezagutuko da; eta norbere buruarekin konektatzeko eta emakumeen artean egoteko espazio erosoa izango da. Esan bezala, tailerra doakoa den arren, maiatzaren 26a baino lehen izena eman beharko da Ugazten.

Date

2021 Eka 04
Expired!

Time

17:30

Kokapena

Ugazte
Uharte
Kategoriak
Go to Top