Apirilean, “Baztan Park”-ek asteburuetan lan uzteak eginen ditu eta ez ditu bezero partikularrak hartuko

Mattari Alzuarte Gaztelu, BKZ-Navarra Aventura enpresako arduradunak dioen bezala: “ez digute bertze aukerarik utzi langileekin batera zenbait jarduera hasteko , Baztango Batzar Nagusiak eta Udalak (zati batek) enpresarekin eta bertako langileekin batera behingoz lankidetzan jardun dezaten, abentura-parkearen modernizazioa, eraberritzea eta handitzea errealitate bat izatera iristeko, eta horrela baztandarrendako lanpostu duinak agertzeko aukerak sortuz.”
Asteburuetan partikularrei aktibitateak ez eskeintzearen erabakia aintzinet eramanen da bertako langileekin batera (gaur egun 24 dira eta 45 langile izatera iristen da udan), Baztango eta Nafarroako herritarreei informazioa ematera bideratutako zenbait ekintza eginez.