Bera eta Lesakako udalak auto elektrikoentzat errekarga puntu bana jarri dute martxan Nafarkoop-ekin (Goiener) .
Bi kasuetan gehipenezko kargatze potentzia 44kw-ekoa da, eta bakoitzean bi ibilgailu batera kargatzeko gaitasuna daukate. Berakoa, liburutegiaren eta Elektrobiaren artean dagoen parkinean dago (frontoi parean); eta Lesakakoa, Mastegi futbol zelaiaren ondoan, suhiltzailen eta Andramari zahar etxearen artean.
Erabili ahal izateko “Charge and Parking” aplikazioa instalatu beharra da, eta bertan izena eman (https://eus.chargeandparking.com/eu). Hasiera batean 0,40€/kwh prezioa jarri da, eta prezio hau etorkizunean elektrizitatearen prezioaren bilakaerarekin berrikusiko da.
Bi udalek aldaketa klimatikoaren aurkako bertze pausu txiki bat eman nahi izan dute, eta herritarrei trantsizio energetikoan lagundu. Kontsumo energetikoa murriztu eta energia berriztagarriak erabiltzeko konpromisoan sakontzen jarraitzeko asmoa dute bi udalek, eta kasu honetan bezala herrien arteko elkarlana bultzatuz, bi herrietarako soluzio berdina ezarriz.