Baserriko Uzta ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du EHKOlektiboak. Kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batu nahi ditu ekimenak.
Aurten hiru urtarotan izango da: Udaberrikoa Anizen (Baztan), apirilaren 2an; udakoa Bizkaian, data eta leku zehatza zehazteke; eta udazkenekoa Ibarlan (Baxe Nafarroa), urriaren 8an.
Baserriko Uztaren helburua herritarrek etxaldeak bertatik bertara ezagutzea da, baserritarren lanak eta produktuak nola lantzen diren ezagutuz. Ekimena EHKO, Laborarien kolektiboak eta Iametza erakundeek garatu dute elkarlanean. Duela bi urte, 2020an, egitasmo osoa bertan behera utzi behar izan zuten Covidaren pandemiagatik. Aurten, ekimen osoa berreskuratuko dute. Josebe Blancok uste du “gizarteak horrelako kultur
ekitaldietarako beharra daukala. Berriz ere zuzeneko emanaldietan egoteko, pertsonekin harremantzeko eta naturarekin konektatzeko”.
Etxaldeetako ateak parez-pare irekiz laborantza ekologikoa eta euskal musika bezalako bi bazterreko diziplina ezagutzera eman nahi ditu ekimenak. “Lan polita egin arren ez zeukala jendartean oihartzunik” entzun izan dute EHKOko kideek, Josebe Blancok aitortu duenez, eta egoera irauli asmoz sortu zen Baserriko Uzta ekimen berritzailea: “Hurbiletik, hurbiltasuna baitugu ardatzetako bat kolektiboan. Eta noski, formatuak elkar ezagutzeko eta solaserako tartea ematea espero dugu”.
Baserriko Uzta ekimena ez da baserrietan kontzertuak eskaintzera mugatuko. Hitzordua goizeko 10.30etarako jarriko da, etxaldea bisitatu eta nekazarien egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Bisitaren ostean, musika emanaldia egingo da, izan ukuilu, ezkaratz edo etxalde bueltako pentzeren batean. Eta azkenik, bisitaldia borobiltzeko, bertaratutakoen arteko bazkaria egingo da, EHKO kideen baserrietako elikagaiekin, jakina.
Saio bakoitzerako salneurria, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne hartzen duena, 30 eurokoa da (gaztetxoena 15 eurokoa) eta izena emateko www.ehkolektiboa.eus helbidean egin behar da, tokia mugatua baita.
Zer da Baserriko Uzta?
Baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena da. Urtaro bakoitzean, EHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabalduko ditugu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.
Nork, nola?
Baserriko Uzta, EHKOkolektiboaren eta Paperezko Kontzertuen elkarlanetik sortu zen 2017ko Udazkenean. Azken batean, proiektua ezinegon berberek batu gintuztelako sortu zen: euskal kultura bultzatzeko gogoak, elkartzeko gogoak eta komunitatea indartzeko gogoak.
2017 ko udazkenekoa izan zen jasotzen lehen uzta, oparoa oso, Antzuolako Pikunietan eta Anariren parte hartzearekin, Gipuzkoan. Eta geroztik Euskal Herriko txoko ugari bisitatu ditugu: Orduña, Arbona, Oibar, Anuzita, Pagola eta Eibar. Lurraldetasuna, ekoizpen arloaren txandaketak eta musikarien estilo eta generoaren aniztasuna balore garrantzitsuak dira ekimena osatzeko.
Zertarako?
1 Efimero eta iheskorra den jendarte digital bizkor honetan, hezur haragizko ekimen ukigarriak maite ditugulako. Komunitatea, benetako sarea, sortu eta indartu nahi dugulako
2 Elkartzea balio bezala. Bazterreko diren diziplinek, eragiteko, elkartu behar dutela iruditzen zaigulako. Laborantzaren mundua eta euskal musikarena bazterreko arloak dira
3 Kalea eta landaren arteko lotunea bihurtu nahi dugulako ekimena. Inoiz gutxitan elkar ukitzen duten bi munduen arteko zubia izatea da xedeetako bat.
4 Esperientzia aberasgarri bat sortzea da gure xedea. Aberasgarria guretzat eta hurbiltzen den edonorentzat
5 Ekintza sozial eta komunikatibo honen bidez protagonista den baserria, bertako laborarien bizitza eta orokorrean EHKOlektiboaren lana maila lokalean zein Euskal Herri mailan ezagutzera ematea
Esperientzia
Zertan datza Baserriko Uzta ekimenak? Bada, goiz bateko esperientzia da Baserriko Uzta ekimena. Bakarrik, lagunekin, zein, familiarekin egiteko esperientzia eder bat. Hiru zatitan banatua.
1 Baserriari bisita: Baserritarrak bere burua aurkeztu eta etxaldea erakutsiko du, bere ogibidea azaldu eta ekoizten dituen produktuak -uzta- erakutsiz, zein, dastatuz, hamaiketakoa
2 Ibilbideak amaiera izango du kontzertua egingo den espazioan. Ukuilu, ezkatze, zein, soro, bertan jesarri eta kontzertuari ekingo zaio.
3 Azkenik, tokiko lehengai ekologikoekin egindako otorduaz gozatuko da.
Oinarrizko egitura hau uzta guztietan errepikatzen da, baina elementu hauez gain, kasu bakoitzean bereizgarriak diren elementu osagarriak ere badaude.
UDABERRIKO UZTA
2022 urteko lehenengo uzta Nafarroako Aniz herrian hasiko da, Jauregia etxaldean. Etxalde honetan behi-esne ekoizpena dute, eta MIkel eta AItor bi anaiak buru-belarri ibiltzen diren arren, familia osoaren laguntzaz nekazalturismoarekin osatzen dute etxalde dibertsifikatua.
Saio honetan izango diren hainbat ekimen Baztango Udalak diruz lagundu ditu.
· Apirilaren 2ko programa:
◦ 10:30 Ongi etorria herriko musikariekin. Txistulariak.
◦ 11:00 Ekitaldiaren hasiera,
bisita
· Kirikoketa (jo ala jo
elkartea)
· Aurkezpena
· Etxaldeari bisita
· Transformazioa eta
ukuilua
◦ 12:30 Hamaiketakoa
◦ 12:45-13:45 Pettiren Kontzertua
◦ 14:00 Bazkaria
◦ 15:30 Bazkalostea. Mahai kantuak. Hauspolariak.