Baztango hamarnaka gazte elkartu ziren Elizondon Lekarozko Aroztegia proiektuaren aurrean euren desadostasuna adierazteko. “Proiektu faraoniko horren ondorioak gehien pairatuko dituen sektorea” direla uste dute gazteek.

Gaur obren hasierarako sinadura burutzeko hitzordua finkatu dute, eta Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak elkarretaratze bat antolatu dute