
Bertsozale elkarteak “Ahots Baten” sormen egonaldia egingo dugu abenduaren 27tik 30era Amaiurren
15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako proiektua da; zehazki, ahozko kultur sorkuntzan aritzen direnei: antzerkian, bertsoan, kantuan edota literaturan
Egonaldian sortzaile ezagunekin solasean egiteko aukera izango dute: Ane Labaka bertsolaria eta Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza (MICE) musikagile eta kantaria
Izen-ematea azaroaren 22an hasiko da (10:00), eta abenduaren 3ra arte (12:00) eman ahalko da izena www.bertsozale.eus atarian