Sarako eta Etxalarko usazaleak jakinarazi dutenez, Covid-19ren osasun-krisia dela eta, aurten ere ez da Usategietako tradizioaren besta beste urtetan bezala ospatuko, baina ekitaldi xume eta garrantzitsu bat antolatuko da.

Irailaren 26an izango da eta ekitaldi bakarra izango da: 2011KOIRAILAREN 4KO SARA ETA ETXALAR ARTEKO HITZARMENAREN SINADURA BERRESTEA.

Aurtengoen ere Hitzarmena berrestea, Lizaieta gaineko bi etxolaberrietako batean (Sarako aldean), eguerdiko 12tan eginen da eta bertan Sara eta Etxalarko alkateek parte hartuko dute, sarezko ehizaren ohitura jarraitzea ahalbidetzen duen akordioa berrestuz. Horren aitzakian, bi herrien arteko erlazioak ere indartzen dira