Bidasoko Itzuliaren gaurko etapa Bagordin bukatuko da. Bagordiko igoera, 15:50etik 17:45era itxita egonen da, oinezkoendako eta txirrindulariendako izan ezik. Bertze bidegurutzeak, berriz, lasterketa pasatu baino hamar minutu lehenagotik itxiko dituzte.