Elizondotik N-121-B errepiderako zuzeneko sarbide berria eraikitzeko obrak lizitatu ditu Herri Lanen zuzendaritzak, 485.000 euroko inbertsioarekin. Ekidin egingo du ibilgailuek herriaren ipar-mendebaldetik kilometro bat baino gehiagoko distantzia egin behar izatea egungo saihesbidera iristeko Iruñerako noranzkoan.