Etxalarko Igerilekuetako bono ateratzeko epea ireki da. Beti egin den bezala lau aukera eskainiko bertan sartu ahal izateko; Eguneko sarrera, asteko bonoa, hilabeteko bonoa eta saioko bonoa. 7 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordainduko.
Ordainketa herriko edozein aurrezki kutxan egin daiteke, Etxalarko Udalak dituen kontuetan.
Aurtengo denboraldia uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 22an bukatuko da.