Euri-jasa handi batek uholdeak eragin ditu Beran eta Lesakan larunbatean, eta mozketak bigarren mailako sareko hiru errepidetan. Arano herrigunea eta inguruko hainbat baserri errepidez inkomunikatuta geratu dira lur-jausien ondorioz.