Aurten, iaz bezala, ez dira herriko bestarik izanen. Horren ordez Etxalarko udalak, zenbait ekitaldi antolatuko ditu udan zehar.
Lehena datorren uztailaren 18an izanen zen, egun honetarako Herri Kirol ekitaldi bat aurreikusia baitzen, baina Koronabirus kasuen igoera dela eta, bertan behera uztea erabaki dute.