Hezkuntza Departamentuak Oronoz-Mugairiko Lanbide Heziketako ikastetxe berria eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu du, zeinak 22 milioi euro inguruko aurrekontua izango duen. Gimeno kontseilariak eta inguruko kargu publikoek eraikina eraikiko den orubea bisitatu dute gaur goizean. Obrak egiteko 30 hilabeteko epea izango dute.