Otsailaren 26an Ricardo Zabalza Elorga eta Javier Zabalza Elorga erratzuarren oroimenez ekitaldia eginen da Erratzun. Frankistek bortizki torturatu eta fusilatu zituzten bi anaiak, lehena Madrilen eta bertzea Escon. Ricardo Zabalza Lurreko Langileen Federazio Nazionaleko-UGTko Idazkari Nagusia izan zen, diputatu sozialista eta Valentziako gobernadore zibila. Javier militante sozialista.

Ekitaldian gereziondoa landakatuko da, fusilatu bezperan Ricardo Zabalzak bere azkeneko eskutitzean eskatu bezala.

Ekitaldian Abel Zabalzak parte hartuko du, Ricardo Zabalza Elorgaren semeak.

Hitzordua otsailaren 26an izanen da, eguerdiko 12:00etan, Erratzuko plazan.

Erratzuko herriak eta Baztango Udalak antolatu dute ekitalda

Aitzinetik, otsailaren 24an Ricardo Zabalzari buruzko mintzaldia izanen da Erratzuko Etxelebert elkartean, 20:00etan. Emilio Majuelo historialaria eta NUPeko irakaslea arituko da, Ricardo Zabalzari buruz argitaratutako “La generación del sacrificio” liburuaren egilea.