500 familia zaurgarrik baino gehiagok Internetarako konexioa kontratatu edo hobetu ahal izango dute Nafarroako Gobernuaren bonu digital berriekin. Laguntza hori Europako NextGenerationEU funtsekin finantzatuko da, eta urtean 240 euroko deskontua eragingo du zerbitzua kontratatzen den operadorearen fakturan.