918 Gau, Arantza Santestebanek (Iruñea, 1979) zuzendutako film dokumentalak, Doclisboa Zinemaldiko Nazioarteko Lehiaketako Film Onenaren Lisboa Hiria saria irabazi du.

Doclisboa zinemaldiak zalantzan jarri nahi du zinemaren oraina, bere iraganarekin elkarrizketan eta zinema askatasun modu gisa ulertuta. Praktika zinematografikoaren kategorizazioa baztertuz, irudi zinematografikoan dauden problematika berriak bilatzen ditu, garaikidean inplikatzeko dituen modu anitzetan. Doclisboa errealitatearen irudimenerako lekua izaten saiatzen da, pertzepzio, gogoeta eta ekintza modu berrien bitartez.

918 Gau zuzendariaren lehen film luzea da eta Doclisboa zinemaldian estreinatu da. Lisboan parte hartu ondoren, Bartzelonako L’ALTERNATIVA Festival de Cinema Independent jaialdian lehiatuko da.

Hurrengo emanaldia L’ALTERNATIVAn
Azaroaren 18an – 21:30tan – Zumzeig Aretoan

SINOPSIA:

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu batean.

Filma Txintxua Films eta Hiruki Filmaken (Erburu Irigoyen Garazi eta Lameiro Garayoa Ione Atenea eta Marina) arteko koprodukzioa da.

ICAAren, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak jaso ditu.

Tabakalera arte zentroaren eta SSIFFen Ikusmira Berriak 2018an eta SSIFFren WIP Europe 2020an parte hartu zuen, baita WIP Abycine Lanzan ere. Azken honetan MAFIZ saria irabazi zuen. Filmak EITBren parte-hartzea du.