
Askapenak 35 urte beteko ditu aurten eta, osasun egoerak nahiz ezarritako neurriek baldintzatutako bi urte hauen ostean, berriro ere martxan jarriko ditu brigadak.
Internazionalismoak herrion askapen nazional eta sozialean daukan garrantzia jarri nahi dute mahai gainean.
Dagoeneko abian da 2022ko brigada kanpaina, “35 urtez udagorritzen” lemapean.
Izen ematea apirilaren 19an amaituko da brigadak@askapena.eus helbidean