Basque Culinary Centerreko 120 ikaslek Nafarroa bisitatuko dute apirilean, Landa Garapenaren eskutik, kalitatezko tokiko produktua ezagutzeko. Gómez kontseilariak eta Basque Culinary Centerrek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko 1. mailako ikasleei hurbiltzeko.