Behatokia: “Lanbide Heziketako eskaintzak ez ditu ikasleen hizkuntza-eskubideak bermatzen”
Nafarroako Hezkuntza Departamenduak Lanbide Heziketako 2021-2022rako eskaintzan 5.525 ikasle berriek aukeran izango dituzten 139 titulazioak aurkeztu dira. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Agurne Gaubekak dio eskaintza berrietan euskararen presentzia “urria eta zokoratua” dela salatu du. Gaur egun, guztira 137 heziketa ziklo daude, eta horietatik 16 soilik dira euskaraz.