Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  enplegu-zentro bereziek desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta landa-ingurunean aberastasuna sortzeko duten zeregina azpimarratu du. Lehendakariak Aspace Navarrak Orreagan eta Agoitzen dituen zentroetara egindako bisita aprobetxatu du Foru Gobernuak “integratzaile, biztanleria-finkatzaile eta jasangarritasunarekin  zein ingurumenarekin konprometituak diren proiektuei” ematen dien babesa azpimarratzeko.

Aspace Navarrak Orreagan eta Agoitzen dituen  zentroak bisitatu ditu; 71 pertsonak egiten dute lan bertan, eta horietatik 62k desgaitasuna dute.