Egonkortu egin da COVID-19 kasuen intzidentzia, eta jaitsi egin dira ospitaleratzeak. COVID-19 kasu berrien egonkortasuna, baita 60 urtetik gorakoen artean ere, eta ospitaleratzeen %23 jaitsi izana dira azken astearen ezaugarri nagusiak. Heriotzak gora egin dute, hirutik zazpira. Halaxe ageri da Nafarroako Osasun Publikoaren eta
Lan Osasunaren Institutuaren azken txosten epidemiologikoan.