ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuek bat egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak Nafarroan deitutako manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin dute. Manifestazioa maiatzaren 7rako deitu dute, eta arratsaldeko 17:30etan aterako da Antoniutti parketik. Euskara, Nafarroako hizkuntza den aldetik, Nafarroa osoan hartu behar dela kontuan, adierazi dute.