ELAk ohartarazi du Europako funtsek murrizketa gehiago ekarriko dituztela Nafarroara

Imanol Pascual, Sindikatuko Nafarroako koordinatzaileak, onartezintzat jo du Europar Batasunak Europako funtsak jasotzeko murrizketak egitea behartzea. Gainera, funts horiek ez dira behar sozialetara bideratuko, multinazional handiei baizik, eta ingurumenaren aldetik jasangarriak ez diren proiektuak bultzatuko dituzte