Etxebizitzak Nafarroako mapa zehatza aurkeztu du toki entitateen aurrean, eraikuntza- eta gizarte-kalteberatasuneko eremuak zehazteko. Aierdi lehendakariordeak udal ordezkarien aurrean defendatu duenez “lehenetsi egin behar dira egoera ahulenean dauden auzo jakin batzuetan babestutako birgaitze energetikoko esku-hartzeak, hiria berroneratzeko politikak dimentsio soziala har dezan”.