Euskal Herri osoko 33 kolektibo biltzen dituen “Bizitza” Plataformak, “Hitza Plazaz Plaza” izeneko ekimena abiatuko du uztailaren 3an. Ekimen honetan, megafonia eta mikrofonoz hornituriko Karabana batek, Euskal Herria osoa zeharkatuko du, COVID eta horren kudeaketaren inguruko informazioa emanez. Bere 3 asteko ibilaldian, 42 herri bisitatuko ditu. Plaza guzti horietan, hainbat jakintza arlotako adituk hartuko dute hitza, bizi dugun egoeraren inguruko hiritarren ezagutza suspertu nahaian, bazter guztietara helduz.
Guzti horrekin batera,hauen egoera hauen kudeaketa zentzukoaren aldarrikapena eta datorren uztailak 24an Donostian izango den manifestazio nazionalerako deiladia ere zabalduko da herriz herri. Horrekin batera, ekintza musikal eta artistikoak ere izango dute tokirik, herrietako plazak horretarako aldarrikatuz.
Karabana honek egunean bi hiri edo herri bisitatuko ditu eta bakoitzean, megafoniarekin heuretan zehar ibiltzeaz aparte, adierazpen aske eta irekirako guneak sortuko ditu, hitzari mikrofonoak irekiz.