Foru Gobernuaren arabera, lehorreko 40.000 hektareatan eragin larria du lehorteak Nafarroan, eta oraindik goiz da labore ureztatuetan izango duen eragina ezagutzeko.

Hala jakinarazi du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Lehortearen Mahaian, eta iragarri du dagoeneko lanean ari dela sektorean eragina murrizteko malgutasun-neurriak hartzeko.