Iruindarrei dei egin zaie gaur arratsaldean Udaletxera joan eta Osasunari babesa emateko bideoak grabatzeko Errege Koparen finalaren karietara. Kamera profesional batek herritarren mezuak jasoko ditu, bakarka zein taldeka, eta
partidaren egunean Gazteluko plazako pantailetan proiektatuko dira.