Iruñerriko Abiadura Handiko Korridore berriak hiria zeharkatzen duen trenbide- begizta kentzea ahalbidetuko du, 490 milioi euroko inbertsioarekin. Gobernu Zentralak eta Nafarroako Gobernuak Zaragoza-Castejon abiadura handiko linea berriaren informazio-azterlana ere aurkeztu dute, Tuteran herrigunetik kanpo geltoki bat egitea aurreikusten duena.