Kalte neurologikoak dituzten 18 urtetik beherakoen tratamenduak diruz lagunduko ditu Osasun Departamentuak. Laguntzak ekainaren 1etik aurrera eska daitezke, eta fisioterapiarako, terapia okupazionalerako, irensketa birgaitzeko eta autonomia pertsonalerako laguntza-produktuetarako erabili beharko dira.