LABek “muntaia polizialtzat” jo du sindikatuko sei kideren atxiloketa, apirilaren 9an garbiketen sektorean izandako mobilizazio batean izandako istiluetan parte hartu zutelakoan; ISN enpresako kamioi bat blokeatu zuten, eta martxoaren 8an protesta bat egin zuten Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (CEN) egoitzaren aurrean.
Sindikatuak manifestazioa deitu du larunbat honetarako, apirilaren 23an, 17:00etan, Baluarten