Nafarroa Europako errezeta elektronikoan sartu da, Foru Komunitatean preskribatutako sendagaiak EBn eskuratzeko. Botikak Portugalgo, Kroaziako, Poloniako eta Finlandiako farmazietan jaso ahal izango dira, eta, 2023. urtearen amaiera aldera, sistema Batasuneko 25 herrialdetara zabalduko da.