Nafarroa Europako sari bat jasotzeko hautagaia da, COVID-19a duten pazienteen arriskua eta bilakaera aurreikusten duen Adimen Artifizialeko tresna bat garatzeagatik. Foru Gobernuaren eta NAITECen arteko lankidetzari esker garatutako SARS2DETECT proiektua DT4REGIONS sarien Zerbitzu publikoen hobekuntza kategorian izendatuta dago, eta maiatzaren 19ra bitarte jaso ditzake botoak bere web orrialdean.