Nafarroak energia berriztagarrien alde egiten duen “benetako apustu integrala” azpimarratu du Nafarroako Gobernuko lehendakariak Erribera Behean, 157 milioiko inbertsioa duen gune eoliko bat eraikitzeko bisitan. Enerfín enpresaren parkeak arian-arian jarriko dira martxan aurtengo maiatza eta iraila bitartean, eta 122.000 familiaren kontsumo elektrikoaren pareko energia sortuko dute.