Nafarroako 54 herrik 21 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte sareak berritzeko eta zolaketa-lanak egiteko. Toki Administrazioak Tokiko Inbertsioen Planeko Tokiko Programazioaren lehen bi inbertsio-lerroak onartu ditu eta, laster, sarerik gabeko zoladuraren, zeharbideen urbanizazioaren eta udal eta kontzejuetako zuzkiduren ingurukoak onartuko ditu.