Nafarroako 63 udalerrik 6,2 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte gizarte-, kirol-, kultura-edo erabilera anitzeko azpiegituretako obrak egiteko. Toki Inbertsioen Planeko 5. eta azken finantzaketa-lerroak, udal eta kontzejuen zuzkidurei lotutakoak, 500 biztanletik beherako herrietan alokairura bideratutako etxebizitza publikoak birgaitzea ere hartzen du barne.