Nafarroako Arrazakeriaren aurkako Zinemaren IV. Zikloak emakume migratzaileek ikus-entzunezko industrian duten rola aztertuko du. Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak antolatutako proiekzioak, doakoak eta ondorengo solasaldiarekin, martxoaren 17an eta 24an izango dira Nafarroako Filmategian.