Nafarroako Berdintasunerako Institutuak aisialdiko eremuetan gerta litezkeen sexu eraso kasuetarako protokolo bat sortzea bultzatu du, Foru Komunitate osoan ezartzeko. Lan taldea sortzeko bildu dira gaur arratsaldean Nafarroako Gobernua, Ordezkaritza, NUKF, poliziak, ostalaritza elkarteko zein jai aretoetako ordezkariak eta NICDO.